Gaurkoan ere eguna tarteka hodeitsu mantenduko da, eta noizean behin zaparrada txikiren bat bota dezake. Euria gehienbat arratsaldez pilatuko da, baina, momentuz, Euskalmetek eta AEMETek ez dute ekaitzik iragarri. Haizeak hego-mendebaldeko edo mendebaldeko osagaia izango du, baina ez omen du indar larregiz ufa egingo. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira: hiriburuan 6 eta 17 gradu arteko aldea izango dute.
Antzeko agertokiarekin agurtuko du astea ostiralak. Goizean lainoa sortu daiteke, eta, ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Batez ere arratsaldean ekaitzak jo dezake, trumoi eta guzti. Hegotiko haizea ariko da goizean, eta iparretikoa arratsalde partean. Termometroa berdintsu ibiliko da, 7 eta 17 gradu artean.