Zerua gehienbat hodeitsu mantenduko da gaurkoan Euskalmeten arabera, eta bereziki arratsaldean euria egin dezake. Pilatutako hezetasuna eta beroa ikusita, baliteke aurreko egunetan bezala euri horiek ekaitz modura botatzea. Haizeak hegotik egingo du goizean, eta arratsaldean ipar osagaira pasako da. Tenperaturek atzokoen bidetik joko dute: Gasteizen 4 eta 17 gradu arteko aldea izango dute.
Antzeko agertokia errepikatuko da ostegunean. Nagusiki hodeiak egongo dira, bustitzeko aukerarekin. Oraingo honetan ez dute aurreikusten ekaitzak joko duenik. Eolo berdinetan ibiliko da, hegotik goizean eta iparretik arratsaldean. Tenperaturetan ere, oso antzeko eguna espero izatekoa da: 6 gradutik 17 gradurainokoa, hain justu.