Igande arratsalderako aurreikusita zegoen hodei frontea ordu batzuk atzeratu da, eta, antza, eguerditik aitzina edo arratsalde partean hasiko da igartzen. Egunak aurrera egin ahala hodeitza pilatuko da, eta euria egin dezake, batez ere egunaren amaiera aldera. Eolok bizi egingo du hegotik goizean, eta ipar partetik arratsaldean. Momentuz, aldaketa ez da termometroan islatuko, Gasteizen 8 eta 25 gradu artean ibiliko baitira.
Biharko antzeko bilakaera espero izatekoa da: zerua tarteka hodeitsu geratuko da, eta arratsalde edo gau partean egongo da euria egiteko arriskuk gehien. Haizeak ere patroi berdina jarraituk du: hegotik goizean, eta iparretik arratsaldean. Termometroetan nabarituko da Lorenzoren falta, eguneko alde termikoa 7 eta 16 gradu artean geratuko delako.