Atzokoaren segida izango da gaurkoa, zerua hodei gutxirekin mantenduko baita, eta bero handia izango dugulako. Oraingoan ere haizeak ez du asko freskatuko, hego-ekialdetik ariko baita, ahul-bizi. Halere, goizaldean bolada gogorrak izan ditzake. Termometroek 10 eta 27 gradu arteko aldea erakutsiko dute Gasteizen.
Asteburuan trantsizioa hasiko da. Hala larunbat goiza hodei gutxirekin mantenduko da, baina arratsaldean bero hodeiak garatzen hasiko dira, eta, jakina, horiek pilatutako hezetasuna askatu dezakete gero ekaitz modura. Bero asko mantenduko da, 12 eta 26 gradu arteko aldeekin. Igande goizean zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta zaparradak bota ahalko ditu, batez ere egunaren erdiko orduetan. Tenperaturetan ere igarriko da aldaketa, 10 graduan hasi eta 22 graduraino baino ez direlako igoko.