⛅ EGURALDIA

Berotuko du

Erredakzioa 2024ko mai. 9a, 08:35

Tenperaturek goranzko joeran segituko dutenez, bero handia espero da. Gaur eta bihar maximoak 24 eta 26 gradura iritsi daitezke.

Lainoa ager daiteke goizean, baina, ondoren, egun eguzkitsua geratuko da, goi hodei gutxi batzuekin. Haizeak ez du indar askorik izango gehienetan, eta ekialdetik ahaleginduko giroa freskatzen. Alabaina, kostako zaio, termometroan uda moduko tenperaturetara iritsiko garelako: Gasteizen, 6 graduan hasi eta 24 graduraino joan daiteke galinstanoa.

Beste horrenbeste gertatuko da ostiralean ere. Behin goiz lanbroa altxatuta, zeru garbiak espero dira, hodei batek edo bestek zipriztinduta. Oraingoan bederen Eolo goizaldean indartsuago ariko da hegoaldetik, baina ondoren indarra galduko omen du. Termometroan, minimoak ere festara batuko dira, eta 9 eta 26 gradu arteko alde termikoa izango dugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago