Garbiago egongo da

Erredakzioa 2024ko mai. 8a, 08:31

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizean hodeiak mantenduko diren arren, arratsaldetik aurrera garbitzera joko du, eta bihar tenperaturek dezenteko gorakada izango dute.

Asteazkena tarteka hodeitsu hasiko da, eta lanbroak agertu daitezke lehen orduetan. Bigarren partean, baina, garbiago egongo da, eta goi mailako hodei tarteak besterik ez dira ikusiko. Eolo mendebaldetik ariko da; gehienetan, ahul-bizi, eguerditik aurrera ipar osagaia hartuko duen arren. Tenperaturetan ez da aldaketa larregirik egongo, eguneko tartea hiriburuan 7 eta 19 gradu artekoa izango baita.

Lehen lainoak desagertzean zerua hodei gutxirekin geratuko da bihar. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia izango dugu. Termometroan etorriko dira aldaketa handienak, maximoek dezente egingo dutelako gora: 7 graduan hasi eta 24 gradurainokoak ekarriko ditu ostegunak.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago