⛅ EGURALDIA

Hodeitsu, eta euri arinen bat

Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 08:26

Argazkia: ESTITXU UGARTE LOPEZ DE ARKAUTE / ALEA

Hodeitzak mantenduko dira asteazken goizera arte, baina handik aurrera garbiago egongo bide da. Euri arinek zipriztindu lezakete eguna. 

Atzokoaren pare joko du gaurkoak: goiz lanbroak altxatu ostean, zerua gehienbat hodeitsu geratuko da, eta batez ere egunaren lehen partean euri txikia egin dezake. Mendebaldeko haize bizia ariko da. Tenperaturetan, minimoak gorantz ari dira, eguneko aldea Gasteizen 8 eta 16 gradu artean geratuko baita.

Hodeitzak segida izango du asteazkenaren lehen partean, eta goizean baliteke euri txikia izatea. Osterantzean, arratsaldean garbiago geratuko da, goi mailako hodei batzuk geratuko diren arren. Eolok mendebaldetik joko du, ahul bizi. Tenperaturek goranzko norabidean jarraituko dute: galinstanoa 7 eta 19 gradu artean ibiliko da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago