Astelehen hodeitsua izango dugu, eta gau partean are estaliago egongo omen da. Zaparradak izango ditugu ere, bereziki goizean eta gauean. Eolok gehienbat mendebaldetik egingo du ufa, ahul-bizi. Termometroan 8 eta 17 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.
Bihar antzeko agertokia izango dugu, goizean goizeko lainoez zipriztinduta: hodeiak eta euria espero izatekoak dira. Arratsaldean, baina, badirudi atertzera jo dezakeela. Haizea mendebaldeko osagaian geratuko da; alabaina, bezperan baino gogorrago joko omen du. Tenperaturetan ez da aldaketarik igarriko, 7 eta 16 gradu arteko aldean egongo baikara.