Larunbatean abiatuko dituzte aurtengo ondare ibilbideak

Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 09:14

Joan Bataiatzailearen elizan hasiko dute larunbateko bisita gidatua. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ekorako ondare historikoa ezagutzeko bisitaldiarekin hasiera emango dio kuadrillak aurtengo bisiten egutegiari. Mendialdean ere martxan dira, martxotik.

Erdi Aroko Araba elkarteko adituen eskutik egin ohi den Ondare Ibilbideak izeneko programa larunbatean abiatuko da, Ekorako Ondare aberastasuna ezagutzeko bisitaldi gidatuarekin. 

Arabako Errioxako Kuadrillak antolatutako bisiten egutegia uztaileraino luzatuko da. Maiatzaren 18an Gatzaga Buradon bisitatuko dute, Erdi Aroko hiribildua ezagutarazteko. Ekainaren 1arekin batera Lantziegoren txanda izango da, hango Distira historiko-artistikoari balioa emateko. Ekainaren 15ean Elvillarreko historiaz ariko dira, Historiaurretik Aro Modernora jauzi eginez. Hil horren 29an, Moredan Hiribildu harresituak mintzagai izango dituzte. Azkena uztailaren 6an izango da, Samaniego eta Mañueta aintzat hartuz, Artea mahastien artean ibilbidearekin. Bisitaldi horiek guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik eman behar da izena. 

Mendialdeari dagokionez, martxoan hasi zituzten bisitaldiak, eta dagoeneko hiru egin dituzte. Beste horrenbeste dira egiteko. Hala, maiatzaren 11n Done Bikendi Haranean eta Uribarri Haranean Erromanikotik Errenazimentura Haranan izenekoa egingo dute. Maiatzaren 25ean Errenazimenduaren gailurra Villaverde eta Lagranen ibilbidearen txanda izango da. Azkenik, ekainaren 8an Artea eta mugako politika: Bernedo osoa, Okon barne ibilbide gidatuarekin emango diete amaiera udaberriko hitzorduei.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide