Lainoekin eta zerua partez hodeituta hasiko da eguna, baina hodeiak erdi eta goi mailakoak izango dira. Arratsaldean hodeitzak trinkotzera joko du, estali arte. Horiekin batera euri txikia etor daiteke ere. Eolo hegotik ariko da, ahul-bizi. Tenperatura minimoak dezente altxatuko dira, 5 graduan hasi eta 17 gradura iritsi arte.
Asteburuari dagokionez, Euskalmeten arabera antzeko agertokia izango dugu bi egunetan: zeru hodeitsuak eta euri txikiak espero dituzte. AEMETen arabera, larunbatean espero da hodeitza eta euri egiteko arrisku gehien. Igandean bereziki haize indartsua egongo da. Termometroek menia pixka bat emango dute: hurrenez hurren, larunbat eta igandean 11/20 eta 10/22 gradu arteko aldeak izango ditugu.