Beste behin, berdatu da Armentia

Erredakzioa 2024ko api. 28a, 16:49

Arabako egun handia ospatu dute arabarrek Armentiako zelaietan. 11:00etan hasi dira ekitaldi instituzionalak, agintarien ohiko harrera eta basilikarainoko ondorengo ibilbidearekin. Mezaren ondoren egin diete ere aurresku tradizionala.

Domina lepoan ez zeramaten arabarrek eguzki eta talo artean pasa dute goiza, azkenean, goizean bederen, eguraldia lagun izan dutelako. Santuaren estatuaren parera Lazarraga kultur elkarteko kideek Izaskun Arrue kulturunea irekitzeko aldarria eraman dute, eta udalarekin sortutako egoeraren berri eman diete zelaietara joan diren arabarrei.

Argazkiak: JUANMA GALLEGO / ALEA

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago