Arabako Andre Mariaren santutegirik ezagunena da Estibaliz, eta Arabako patroia da Estibaliz. Bada, izenhori edo aldaeraren bat duten emakumezkoak, Espainiako estatu osoan, 4.192 dira, INEren 2022ko datuen arabera, eta Euskal Herrian erroldaturikoak daude gehienak.
Izenaren jatorriari dagokionez, Euskaltzaindiak argi du inoiz proposatu den ezti balitz azalpenak ez duela inolako funtsik, eta *Aestivalis izenarekin dagoela loturik Estibaliz. "Hau, bestalde, aestivus 'udakoa' eta aestas 'uda'rekin erlazionaturik dagoela dirudi, hastapenean sasoi honetan sortzen zirenei ezar baitzekiekeen, Gabonetan jaiotzen zirenei Gabon / Marigabon ezartzen zitzaien bezala", adierazi du Euskaltzaindiak.