Kalakanek itxiko ditu Aihotz plazako kontzertuak

Erredakzioa 2024ko api. 19a, 12:25

Abuztuaren 8an izango da Kalakan Gasteizen. Argazkia: Kalakan

Modus Operandi, Süne eta Sara Zozaya ere arituko dira Alde Zaharreko plazan Gasteizko jaietan.

Kalakan taldea izango da Aihotz plazako kontzertuen artean azkena, aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietan. Abuztuaren 8an izango da hirukotea, 23:00etan, eta Ahotsez azkeneko lanaz gozatzeko aukera izango da kontzertu honetan.

Musika proposamen "intimoa" da egiten dutena, teknika gutxikoa eta ia mikrofoniarik gabea agertokian. Akonpainamendu eta giro elektronikorik gabea. Zuzenekoan Artizar diskoarekin batera defendatuko dute proiektu berria.

Hala, Kalakan taldearekin, osatu dute Aihotz plazako kontzertu guztien programa. Modus Operandi talde gasteiztarrarekin hasiko da, abuztuaren 5ean; Josune Araskistainen Süne taldea abuztuaren 6an izango da; Sara Zozaya donostiarra abuztuaren 7an; eta Kalakan 8an.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago