Jazz Vital zikloak zortzigarren edizioa beteko du aurten. Lau kontzertu izango dira, maiatzaren 2tik 30era bitartean, Vital Fundazioa Kulturunean, 19:30etik aurrera, azken kontzertua izan ezik. Kontzertu hori Andre Maria Zuriaren plazan egingo da eta doakoa izango da.
Ekimenak jazzaren inguruan lurraldean sortutako proiektu berriei uzten die lekua, bertako artisten lanei adi. Sarrerek 4 euroko prezioa dute eta www.fundacionvital.eus webgunean edo erakundearen egoitzan, Kordoi Etxean, eros daitezke.
Vital Jazzean aritzeko hautatutako artistek lotura berezia dute Arabarekin, bai berton jaio direlako, bai hemen bizi eta lan egin dutelako denbora batean. Kontzertuek estilo eta ikuspegi ugari izango dituzte, jazz tradizionaletik hasi eta genero ezberdinen fusiora arte. Zortzigarren edizio honetan, jazz eta indie-pop proposamenarekin harrituko duen disko berri batez gozatzeko aukera izango da.
Raul Vera Jazz Projectekin abiatuko da zikloa, maiatzaren 2an, eta Nuria Culla, Leyre Perrino eta Choby Scheufler, eta Sensei Music Ensemble taldeekin jarraituko du; azken hau Andre Maria Zuriaren plazan. Vital Fundazioaren webgunean ikus daiteke programa osorik.