⛅ EGURALDIA

Nobedade gutxi

Erredakzioa 2024ko apirilaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ez da momentuz aldaketa askorik espero, atzo bezalako eguraldia izango baitugu datozen orduetan.

Hodeiez zipriztinduta mantenduko da asteazkena, eta zenbaitetan hodeitza andana pilatuko da. Euria ere bota dezake, baina ez da espero oso ugaria izango denik. Arratsaldean zertxobait garbitzera egingo du. Eolo ipar osagaian geratuko da, ahul-bizi. Tenperaturetan ere ez da demaseko aldaketarik egongo, hiriburuan termometroan 6 eta 13 gradu arteko aldeak ikusiko dituztelarik.

Joera hori bihar errepikatuko da ere. Alde hodeitsu eta oso hodeitsuak tartekatuko dira goizean, baina, bezperan bezala, arratsaldean horiek gutxituko dira. Haizeak antzeko norabidetik egingo du, baina bolada gogorragoekin. Tenperaturak ere, antzera, 4 eta 14 gradu bitartean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago