Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da AP-1 autobidean, Armiñonen

Erredakzioa 2024ko api. 15a, 08:50

Miranda Ebro eta Armiñongo lotunearen artean jazo da istripua, Erriberabeitian. Argazkia: GOOGLEMAPS

16:15 aldera gertatu da ezbeharra, igandean, autoa bidetik atera denean.

Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu AP-1 autobidean, igande arratsaldean izan den trafiko istripu batean. 16:15 aldera gertatu da ezbeharra, autoa bidetik atera denean. Bi bidaiariak auto barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte ibilgailutik. Bidaiarietako bat istripua gertatu den tokian bertan hil da, eta bestea Gasteizko Txagorritxuko ospitalera eraman dute, zaurituta.

Istripuaren ondorioz, bi kilometro inguruko auto ilarak sortu dira Gasteizera bidean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago