Azken egunetako zeru eguzkitsuak alde batera utziko bide ditu astelehenak, gehienetan zeru hodeitsuak nagusituko zaizkigulako. Are, noizbehinka euri txikia edo zirimiria egin dezakeela dio Euskalmetek. Ipar-mendebaldetik joko du Eolok; ahul-bizi ariko da, baina bolada gogorrak ere izan ditzake. Tenperatura maximoak amilduko dira aurreko egunekin alderatuz, eguneko tartea Gasteizen, 8 eta 15 gradu artean geratuz.
Gauzek bide horretatik jarraituko dute biharkoan ere, hodeitsu. Batez ere arratsaldean beteko da zerua, eta, beste behin, euriren bat edo beste bota dezake euskal meteorologia arautzen duen ergatibo ahalguztidunak. Eolo berdinetan ariko da, ipar-mendebaldetik, ahul bizi baina haserrealdiekin. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, eta 6 eta 12 gradu artean mantenduko dira.