Behin goizean goizeko lainoak altxatuta, zerua gehienbat oskarbi geratuko da ostiral osoan. Hego edo hego-ekialdeko haize ahulak ez du larregi freskatuko Lorenzo goian dagoenean, eguneko tartea 7 eta 27 gradu artean egongo baita.
Asteburuari dagokionez, giro berdina mantenduko da bi egunetan; oro har, patroi berdina errepikatuko da. Lainoak agertuko dira goizez, baina gero hodei gutxi egongo dira zeruan, eta bero handia izango dugu. Gasteizen, 10-11 graduan hasi eta 28 graduraino iritsiko dira tenperaturak. Igandearen amaiera aldera, ordea, aldaketa espero da, hodeiak pilatzea eta euria egitea espero baita datorren astearen hasieran.