Behin goizean goiz ager daitezkeen lainoak pasata, zerua hodei gutxirekin geratuko da egun osoan. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, ahul-bizi arituko dena. Astebururako bero asko espero da, eta, norabide horretan, goranzko joeran daude dagoeneko tenperaturak. Gasteizen minimoa 5 graduan egongo da, eta 20 graduraino igoko da galinstanoa.
Antzeko agertokia izango dugu bihar, ia-ia uda kutsuko egun batean. Lanbroekin eta hodei gutxirekin esnatuko da ostirala, eta orduek aurrera egin ahala zerua guztiz garbi geratuko da. Eolo nagi samar ibiliko da, hegotik edo hego-hegoaldetik indar askorik gabe ufa eginez. Tenperatura minimoak 6 graduan mantenduko diren arren, maximoak 26 gradura iritsiko dira.