Atal honetan argitaratuko ditugu aurtengo Kantarin parte hartu duten taldeen bideo guztiak, eta bertan aukeratu ahalko dituzu zure gogokoenak.
SARIAK
Publikoaren saria webguneko erabiltzaileen artean aukeratuko da, eta, horrekin batera, Kantariko epaimahak beste bideo bat aukeratuko du koreografía onena, ahotsik onenak, janzkera politenak... kontutan hartuta.
Bi talde izango dira sarituak horrenbestez, eta hauek izango dira sariak:
BOTO EMATEA
Zure botoa emateko, atal honetan agertzen diren bideoetatik 3 bideo gogokoenak aukeratu ditzakezu eta ondoren beheko aldean agertzen den BOZKATU botoia sakatu beharko duzu. Behin bakarrik eman ahalko duzue botoa, hortaz ondo pentsatu zeintzuk izango diren zure bideo gogokoenak.
Boto gehien jasotzen dituen bideoak publikoaren saria jasoko du, eta bestetik epaimahaiak bere saritua era aukeratuko du.
Adi, botoa emateko aukera apirilaren 19tik apirilaren 29ko eguerdira arte (12:00ak arte) egongo da zabalik.
Zorte on parte hartzaile guztiei!!