Aspaldiko partez lainoak izango ditugu goizean goiz. Ondoren, zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere goizean. Arratsaldetik aurrera, ordea, hodeitza gutxituko da, garbiago geratuz. Eolo ipar osagaian finkatuta mantenduko da, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Termometroan ez da aldaketa larregirik espero, eta atzokoaren bidetik jarraituko du: 3 eta 16 gradu arteko aldea espero izatekoa da.
Ostegunean ere lanbroa agertu daiteke goizean, baina gero ortzia hodei gutxirekin egongo da. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Tenperaturetan, Lorenzoren lana igarriko da, eta maximoak dezente igoko dira: Gasteizen 5 eta 20 gradu arteko alde termikoa izango dute.