Xn minarekin jolastera deitu dute

Erredakzioa 2024ko api. 9a, 12:06
Lehiaketara aurkezteko X sarea erabili beharko da. Argazkia: ALEA

Hilaren 26ra arteko epea dago gehienez hiru mikroipuin idazteko. 150 eurora arteko sariak emango ditu GEU elkarteak.

Mikroipuin lehiaketaren bosgarren edizioak mina izango du gai nagusitzat, eta parte hartzeko epea atzotik irekita dago. GEU elkarteak antolatzen duen lehiaketan parte hartzeko X sare soziala erabili beharko da. Hala, antolatzaileek dei egin dute hitz horretatik abiatu eta horrekin jolasteko. 

Parte hartzaile bakoitzak X sare sozialeko profil pertsonaletik zabaldu beharko du mikroipuina, modu publikoan idatzia. Amaieran @GEUElkartea idatzi beharko dute ere, antolatzaileek horren berri izan dezaten. Ohi bezala, mikroipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta egileek jabetza mantenduko duten arren, GEU elkarteak horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango du.

Hiru sari emango dituzte: lehenak 150 euro eta Parralen 2 pertsonarentzako bazkaria irabaziko du. Bigarrenak, 100 euro eta 25 euroko bonua Zuloa dendan erabiltzeko. Hirugarrenak, 50 euroko bonua Zuloa dendan erabiltzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide