⛅ EGURALDIA

Arratsaldez, garbiago

Erredakzioa 2024ko api. 9a, 08:30
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu, batez ere goizetan. Arratsaldeak garbiago egongo direla diote meteorologoek.

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira astearte honetan, baina zaparradaren bat edo beste izan dezakegu ere, batez ere goizean eta arratsaldearen lehen partean. Atzo bezala, gaur ere haizea gogoz ariko da, gehienetan iparraldetik. Elur kota 1.200 metro inguruan mantenduko da, eta hotza nabarituko da, eguneko tartea Gasteizen 2 eta 12 gradu artean ibiliko baita.

Bihar hodeiak batez ere egunaren lehen partean geratuko dira, baina eguerditik aurrera atertzera joko bide du. Iparretiko haizea berdin arituko da, eta arratsaldean gogorrago egingo du ufa. Tenperaturetan, bero pixka bat gehiago egingo duen arren, ez da udako arropa ateratzeko modukoa izango: 3 eta 15 gradu arteko tenperaturak espero dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide