⛅ EGURALDIA

Hoztuko du, eta seguruenik bustiko ere

Erredakzioa 2024ko api. 8a, 08:31
Argazkia: ESTITXU UGARTE LOPEZ DE ARKAUTE / ALEA

Goizean Lorenzo ikusiko dugun arren, arratsaldetik aurrera hodeiak nagusituko dira, bai eta euria ere.

Goizari etekina atera beharko zaio, eguraldiari dagokienez bederen. Izan ere, hodeiekin batera ostarteak ere izango ditugu. Orduek aurrera egin ahala, ordea, hodeitzak handitzera joko du, eta euria ere egingo du. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, bolada gogorrekin. Termometroari begira, minimoetan igarriko da alde gehiena, pixka bat baxuagoak izango direlako: eguneko tartea Gasteizen 5 eta 19 gradu artekoa izango da.

Bihar antzeko giroa izango dugu: hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta, noizean behin, zaparradaren bat izan dezakegu. Eolo indartsu ariko da ere, baina osagai nagusia iparretikoa izango da. Tenperaturek beheranzko joeran segituko dute, maximoak amilduko direlarik: 3 eta 12 gradu artean baino ez dira mugituko.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide