⛅ EGURALDIA

Eolori adi egon beharko zaio

Erredakzioa 2024ko api. 5a, 08:36

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur eta bihar Eguzkia ikusten jarraituko dugu, baina igandean dezente joko du hodeitzera. Abisu horia eman dute, baso sute arrisku zein haizeteengatik.

Erdi eta goi mailako hodeiekin zerua tarteka hodeitsu egongo da gaur, bereziki goizean. Arratsaldean, baina, giro eguzkitsuagoa izango dugu. Haizearekin kontuz ibili beharko da, batez ere goizean eta gauean. Euskamelmetek abisu horia ezarri du horregatik: haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haize boladek. Haizegune ez diren tokietan, berriz, 60-80 km/h artekoak. Baso sute arriskuagatik ere abisu horia eman dute, haizearekin batera tenperatura altuak espero direlako: Gasteizen 11 eta 24 gradu bitartean.

Asteburuari dagokionez, aire zabaleko planak hobe larunbatean antolatzea, egun horretan eguzkia mantenduko delako, batez ere goizean. Igandean, berriz, goizetik oso hodeitsu egongo bide da, eta arratsaldean zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Tenperaturei dagokienez, hurrenez hurren, 12/25 eta 8/19 artean ibiliko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide