⛅ EGURALDIA

Eguzkia eta hodeiak, margoketan

Erredakzioa 2024ko apirilaren 4a

Gaur zein bihar Eguzkia gailenduko da, erdi eta goi mailako hodeiez zipriztinduta. Bihar arratsaldean haize gogorra izango dugu.

Giro eguzkitsua gailenduko da gaur, zenbait erdi eta goi mailako hodeirekin. Haizeak hego-mendebaldetik egingo du ufa. Tenperaturei dagokienez, egun beroa izango dugu: Gasteizen, 9 graduan hasi eta 22 graduraino igoko da galinstanoa.

Bihar, berriz, hodei gehiago agertuko dira, batez ere egunaren hasieran. Dena dela, biharkoak ere erdi eta goi mailan mantenduko dira. Eolok berdin jarraituko du, hegoaldeko osagaia nagusi izango duela. Arratsaldean zakarrago jo ahalko du, bolada gogorrekin. Tenperaturak are gehiago igoko dira, eguneko tartea 10 eta 24 gradu artean kokatuz.

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA. Musika: Dubioza Kolektiv (CC)

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago