Apirilaren 8an amaituko da Ignacio Aldekoa bekan izena emateko epea

Erredakzioa 2024ko mar. 27a, 11:10

Euskarazko literatura sustatu eta "Ignacio Aldecoaren irudia oroitu eta goraipatu" nahi du bekak. Argazkia: AFA

Euskaraz idatzitako ipuin bat eta bilduma baten proiektua aurkeztu beharko dira. Saria 8.000 eurokoa izango da. 

Apirilaren 8ra arteko epea dago euskaraz idatzitako ipuin bat eta bilduma baten proiektua aurkezteko, Ignacio Aldekoa bekaren barruan. Euskarazko literatura sorkuntzarako Ignacio Aldekoa beka deialdiaren xedea "euskarazko sortzaileei laguntza ekonomikoa ematea da, literatura ipuinaren modalitatean kalitatezko literatura lanak egin ditzaten". Zentzu horretan, "euskarazko literatura sorkuntza" sustatu eta "literatura figura berriak edo sendotze bidean daudenak aurkitu" nahi dituzte, "Ignacio Aldekoaren irudia oroituz eta goraipatuz".

Beka hau jaso nahi dutenek 10 eta 25 orrialde arteko ipuin bat aurkeztu beharko dute, originala, argitaragabea eta jatorriz euskaraz idatzia. Horrez gain, ipuin bilduma bat idazteko proiektua ere aurkeztu behar da. Saria 8.000 eurokoa izango da.

Deialdiaren xehetasun guztiak egoitza.araba.eus webgunean kontsulta daitezke.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago