Erpin geodesikoak arakatzeko proposamena

Erredakzioa 2024ko mar. 25a, 09:04

Zailtasun maila desberdinetako ibilbideak daude. Argazkia: PHOT.OK

Aldundiak 37 erpin geodesiko lotzeko sarea osatu, eta horiek zeharkatzeko gida argitaratu du.

Arabako Foru Aldundiak dibulgazio-proiektu berri bat jarri du abian, herritarrei Arabako erpin geodesikoen sarea ezagutarazteko eta hurbiltzeko. Guztira 15 ibilbide biltzen dituen argitalpena da, 37 erpin geodesiko lotzen dituena, erpinen sarearen zati bat erakutsi eta Arabako txoko ugari deskubritzeko.

GeoAraba bisorean erpin geodesikoak bila daitezke, lotzen dituzten ibilbideetan nabigatu eta txangoa prestatzen lagunduko duten informazioa deskargatu. Halaber, ibilbideen liburua deskargatu daiteke, eta begiratu zer eskaintzen dizuten ibilbide horiek bideo aurkezpen batean.

Zailtasun maila desberdinetako ibilbideak aurkituko dituzte erabiltzaileek, gaitasun desberdinetara egokitzen direnak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago