Asteburuko giro eguzkitsua pasata, hodei askorekin hasiko da astea, eta arratsalderako zerua estalita geratu daiteke, zaparrada askorekin. Batez ere goizean haize gogorra izango dugu: eguerdira arte abisu horia eman du Euskalmetek; hego-ekialdeko boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, eta, haizeguneetan 100 km/h-ra iritsi daiteke. Arratsaldearen amaieran ipar osagaia hartuko du, eta baretuko da. Tenperaturetan ere dezenteko aldaketa dator, Gasteizen 3 eta 16 gradu artekoak baino ez direlako izango.
Bihar giro hodeitsua mantenduko da, eta noizean behin zaparradak botako ditu, batez ere egunaren lehen erdian. Eguerdirako, osterantzean, ostarteak zabalduko dira. Haizea ere gogotsu ariko da, eta are hotz handiagoa egongo da, eguneko alde termikoa 2 eta 12 gradu artean geratuz.