Gasteiztar bat hilik aurkitu dute Kolonbian

Erredakzioa 2024ko mar. 21a, 09:13
Simon Bolivar auzoko 17B eta 6C kaleen arteko etxe batean aurkitu dute gorpua. Argazkia: ALPHABET

Astelehenean topatu dute haren gorpua, aurpegian eta lepoan indarkeria zantzuak zituela.

Iker Samaniego gasteiztarraren gorpua aurkitu dute Kolonbiako Barranquilla hirian, indarkeria zantzuekin. Hiri horretako Simon Bolivar auzoan bizi zen 33 urteko gaztea, eta uneotan haren heriotzaren zioak ikertzen ari da hiriko Polizia. 

Bertako hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, gaztea ezaguna zen auzoan, eta auzokideek igande arratsaldean ikusi zuten azken aldiz. Informazio horien arabera, astelehenean auzokideei arraro egin zitzaien gaztea ez ikustea, eta etxera deitzean erantzuten ez zuenez, abisua eman zioten etxebizitzaren jabeari. 

Zabaldutako bertsioaren arabera, etxebizitzaren jabea indarrez sartu zen etxean hainbat auzokiderekin, eta une horretan gaztearen gorpua aurkitu zuten, aurpegian zauri bat eta lepoan hainbat urradura zituela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide