⛅ EGURALDIA

Tipi-tapa, eta orain depresioa

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 08:43
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

AEMETek abisu horia eman du GGDA bat etorri daitekeelako arratsaldean.

Goizean giro eguzkitsua mantenduko da, baina arratsaldean bero hodeiak pilatuko dira, eta euria ere. Informazio hau idaztean (08:45) Euskalmetek ez du abisurik eman, baina AEMETek abisu horia emana du 16:00-23:59 tartean zaparrada indartsuak egon daitezkeelako, eta kazkabarra bota lezakeelako ere. Hau guztia Goi Geruzetako Depresio Askatu baten ondorioz izan daiteke. Hego haizea ariko da, eta tenperaturak Gasteizen 9 eta 22 gradu artean ibiliko dira.

Bihar, goizean goizeko lanbroa mantenduko delako sentsazioa eman dezake, baina laino fakea izan daiteke, Sahara aldetik etorritako hauts gandua izango delako. Gainerakoan, hauts artean Lorenzo ere ikusi ahalko da. Tenperaturak bere horretan geratuko dira, 9 eta 23 gradu arteko tartean

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide