⛅ EGURALDIA

Eguzkia ere bidaide

Erredakzioa 2024ko martxoaren 19a

Iragarrita zeuden prezipitazioak ez dira gertatu, eta atzoko giro berdinarekin jarraituko dugu gaurkoan ere. Bero hodeiek zaparradaren bat eragin dezakete.

Euskaltzaleen pozerako, atzo gauerako iragarrita zegoen frontea ez da euritan gauzatu, Euskalmetek 03:00rak arte abisu horia mantendu duen arren. Asteartea ere atzokoaren bidetik joango da, hodeiak eta ostarteekin. Arratsaldean bero hodeiak geratu daitezke, bustitzeko aukerarekin. Ekialdeko haizea ibiliko da, eta sargoria nabarituko da zenbaitetan, 9 eta 23 gradu arteko aldeekin.

Asteazkenean patroi berdina errepikatuko da: martxoko egun beroa, giro eguzkitsua, eta arratsaldean zaparradak eragin ditzaketen bero hodeiak eratzeko aukerarekin. Hegotik ibiliko da Eolo, eta hiriburuan 8 eta 22 gradu arteko alde termikoa egongo da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago