Goiz lanbroarekin eta zerua tarteka hodeitsu dagoela sartuko da Korrika Araban. Erdi mailakoak izango dira horiek, baina arratsalde partean hodeiak ugariagoak izango dira. Are, euri txikia ere egin dezake arratsarekin batera. Goizean ahul ibiliko da Eolo, baina arratsaldean biziago ariko da. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik egongo, 7 eta 21 gradu artekoak izango baitira Gasteizen.
Asteartean, giro hodeitsuak segida izango du, batez ere goizean. Ordu horien bueltan euri txikia egin dezake. Arratsaldean nagusituko diren hodeiak erdi eta goi mailakoak izango dora. Norabide aldakorreko haizea ariko da, indar askorik gabekoa. Hodeitzak ez die gehiegi eragingo tenperaturei, 8 eta 19 gradu artean mantenduko direlako.