Goizeko lainoen ostean, zerua tarteka hodeitsu azalduko da gaur, eta euri txikiren bat izan daiteke ere. Haize ahula izango dugu, batez ere mendebaldetik ufa egingo duena. Tenperaturak atzokoaren paretik joango dira, hiriburuan 7 eta 19 gradu artean mugituz.
Asteburuan, goizean goizeko lainoak errepikatu dira. Larunbatean hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta batez ere goizean hego haize indartsua ibiliko da, 5 eta 20 gradu arteko alde termikoarekin. Igandean antzeko agertokia izango digu, erdi eta goi mailako hodeiekin. Bero handiagoa egingo du, 8 graduan hasi eta 21 graduraino.