Atzo irekitako bide beretik joango da ostegun goiza. Goizean goizeko lanbroak altxatu ostean, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Arratsaldean, ordea, hodei batzuk agertuko dira, eta euri pixka bat bota dezakeela dio Euskalmetek. Eolo hegoaldetik ariko da, zenbaitetan gogotsu, baina arratsaldean indarra galduko du. Termometroei dagokienez, 4 eta 19 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.
Bihar bestelako giroa izango dugu, goiz lanbroen ostean zerua tarteka hodeitsu geratuko baita, eta zaparradaren bat ere bota dezakeelako. Haizea ahul ariko da, norabide aldakorretik. Tenperaturak antzera ibiliko dira, eta metatutako beroa nabarituko da minimoetan: 6 eta 19 gradu artekoak espero izatekoak dira.