⛅ EGURALDIA

Ekia, ekiteko prest

Erredakzioa 2024ko martxoaren 13a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguzkia nagusituko da gaur, eta azken egunetan baino dezente bero handiagoa egingo du Lorenzo goien dagoenean.

Atzo arratsaldean hasitako aldaketak segida izango du gaur, eta egun eguzkitsua izango dugu. Goizean lainoak agertuko dira, eta haizea hegotik ariko da, aparteko indarrik gabe. Tenperaturen tartea oso zabala izango da: Gasteizen 0 graduan hasi eta 18 gradura igoko da.

Gaur baino hodei gehiago espero dira biharko, baina, oro har, giro eguzkitsua mantenduko da gehienetan, batez ere goizean. Arratsaldean hodei gehiago ikusiko ditugu. Euskalmeten arabera euri txikia egin dezake (%30eko aukera, AEMETen arabera). Haizeak pixka bat gogorrago egingo du ufa, eta hegoaldean geratuko da. Minimoak dezente igoko dira, eguneko tartea 4 eta 19 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago