Goiz lanbroekin hasiko da eguna, eta ondoren zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Arratsaldetik aurrera, baina, ostarteak handiagoak izango dira. Eolok mendebaldetik egingo du ufa, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Tenperaturei dagokienez, maximoetan igarriko da aldaketa gehiena, Gasteizen eguneko tartea 3 eta 14 gradu artean geratuko baita.
Asteazkena ere lanbroekin hasiko da, baina ondoren giro eguzkitsua gailenduko da. Hego haizea izango da egun osoan, aparteko indarrik gabekoa. Tenperatura maximoek goranzko joeran segituko dute, baina gauean eta goizean goiz hotza nabarituko da ere: 1 eta 18 gradu artekoak espero izatekoak dira.