⛅ EGURALDIA

Ilun, baina argitzeko bidean

Erredakzioa 2024ko martxoaren 11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Astelehen goiz grisa izango dugu, euria egiteko aukerekin, baina arratsaldetik aurrera aldaketa igartzen hasiko da.

Azken egunotako joerak segida izango du aste berriaren hasieran: zeru oso hodeitsuak izango ditugu, eta noizbehinka euria egingo du. Arratsaldean, ordea, ostarteak zabalduko dira, atertzera joz. Mendebaldeko haizeak gogotsu egingo du ufa, arratsaldean indarra galduko badu ere. Eguneko tartea Gasteizen 3 eta 10 gradu artekoa izango da.

Bihar antzeko joera errepikatuko dela diote meteorologoek: zerua tarteka hodeitsu egongo da goizean, baina euria egiteko aukera gutxiagorekin. Arratsaldearekin batera, baina, ostarteak gailentzen joango dira. Goizean mendebaldeko haizea izango dugu, eta iparraldekoa arratsaldean. Eguzkiaren eragina nabarituko da termometroetan: 4 gradukoa izango da minimoa, eta 15ekoa eguneko maximoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago