Aho bateko aldarria Martxoaren 8an: "Gure bizitzekin negoziorik ez"

Erredakzioa 2024ko mar. 8a, 19:30

Aurten ere, milaka pertsona bildu dira Gasteizen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko manifestazioan. Horrez gain, askotariko mobilizazioak eta ekitaldiak izaten ari dira Araba osoan zehar.

Ostiral honetan, martxoaren 8an, Euskal Herriko kaleak eta plazak bete dira berriz ere, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. Gure bizitzekin negoziorik ez! lelopean, manifestazioak izan dira bost hiriburuetan; ohikoa denez, Gasteizko mobilizazioa Araba mailakoa izan da, eta 18:00etan abiatu da San Anton plazatik.

Azaroaren 30eko greba orokor feministaren ildotik, zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko aldarria nagusitu da mobilizazioetan. Baina, Mugimendu Feministak azaldu duenez, bestelako aldarrikapenak ere protesten erdigunean izan dira, besteak beste: Atzerritartasun Legea deuseztatzea, lan baldintza eta pentsio duinak bermatzea, indarkeria matxistaren kontrako neurriak hartzea, edota Palestinako genozidioa salatzea.

"Gure lan indarra ustiatzen duen sistema heteropatriarkal kapitalista bati egin behar diogu aurre; bai etxean, bai enpleguan, bai doan eta inolako errekonozimendurik gabe egiten ditugun zaintza lan guztietan. Horrek prekarietatera eta etengabeko zapalkuntza egoeran bizitzera kondenatzen gaitu", salatu du Mugimendu Feministak.

"Zaintza sistema, erabat pribatizatuta egoteaz gain, guztiz familiazalea da, hau da, familietan erortzen da; eta, beraz, emakumeengan. Bereziki migratzaileen kasuan, XXI. mendeko esplotazio egoera lazgarrienetako bat bizi baitute", gaineratu dute. Bitartean, EAEko zaintza itunarekin "ahoa hitz politez betetzea" leporatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Argazki galeriak osatzen joango gara. Zure herriko mobilizazioen argazkiak helarazi nahi badizkiguzu, bidali mezu bat erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.

AIARALDEA

Aiaraldeko argazkiak eta informazio guztia: AIARALDEA.eus

LAUTADA

GORBEIALDEA

MENDIALDEA

ARABAKO ERRIOXA

GASTEIZ - ITAIA

Arabako hiriburuan, Gasteizko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioez gain, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak mobilizazio propioa egin du aurten ere, Emakume langileok borrokara, sozialismoa eraiki lelopean. "Emakume langileon emantzipazioa lortzeko, gizarte sozialista eraikitzea ezinbestekoa da; hau da, klaserik gabeko eta, beraz, zapalkuntzarik gabeko gizartea. Bide horretan, emakume langileok pairatzen dugun zapalkuntzaren aurpegi desberdinei aurre egiteko gaitasunak garatzen joan behar gara", adierazi du Itaiak.


ARABAKO DEIALDIAK

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean bertan zein aurreko eta ondorengo egunetan zehar, mugimendu feministak, LAIA Eskolak, tokiko erakundeek eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, jarduerak eta ekitaldiak bildu ditugu ALEAn:

GASTEIZ

  • Gasteizko Mugimendu Feminista
    • Martxoak 8: manifestazio nagusia, 18:00etan San Anton plazatik.

    • Martxoak 9: jaialdi feminista. 11:00etan, Gasteiz kolonial eta esklabista bisita gidatua, Contrapunto Decolonial kolektiboaren eskutik, Arte Ederren Museotik abiatuta. 13:00etatik aurrera, Gasteizko Gaztetxean, argazki erakusketa eta luntxa; 20:00etatik aurrera, Alarma Morea taldearen kontzertua; eta 00:00etatik aurrera, DJ Brilli-Brilli.
  • Gasteizko Udala: M8ari Ekin! kanpaina instituzionalaren barruan, Udal Berdintasun Zerbitzuak programazio zabala antolatu du Emakumeen Etxean, martxoaren 1etik 26ra bitartean: autodefentsa feministako ikastaroa, Andrea Momoito kazetariaren hitzaldia, emakumeen ikusgarritasunaren inguruko ikastaroa Mentxu Ramilo Araujoren eskutik, hilekoaren zikloari buruzko tailerra, Loueila Mint El Mamy Lala abokatu sahararraren hitzaldia... Kontsultatu programazio osoa hemen.
  • Judimendi:
    • Martxoak 6: Judimendiko Emakumeen* Sarearen aurkezpena eta Dantza gurekin dantza saio irekia, 19:00etan Sefarad plazan.

    • Martxoak 7: Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa (euskaraz), Araneko gizarte etxeko ekitaldi aretoan (Aragoi kalea, 7). Judimendikoak Auzo Elkarteko euskara batzordeak eta Judimendiko Feminista taldeak antolatuta. Gonbidapenak Judimendiko auzo elkartean eta Arana eta Judimendi gizarte etxeetan. Ikusi ekitaldia Euskararen Agendan.

    • Martxoak 8: 16:00etatik aurrera, Judimendikoak auzo elkartean, kafe tertulia, auzoko emakumeen* argazkia, eta Gasteizko manifestaziora elkarrekin joateko kalejira.
  • Itaia - Emakumeon Antolakunde Sozialista: manifestazioa, 18:30ean Andre Maria Zuriaren plazatik, Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki! lelopean.

AIARALDEA

  • Aiaraldeko Mugimendu Feministaren jardunaldi bateratua: martxoaren 9an, larunbatean, 10:30etik aurrera Ekintzen Faktorian (Laudio), Zaintzaren aldeko borrokak aurrera darrai! lelopean. Gosaria eta itzulpengintza zerbitzua egongo da.
  • Amurrio:
    • Martxoaren 1etik 15era: feminismoari eta emakumeari buruzko liburu erakusketa, Udal Liburutegian.

    • Martxoak 8: 11:00etan, berdintasunaren aldeko standa, Juan Urrutia plazan; 12:00etatik 14:00etara, Amurrioko Emakumeen* Sarearen stand informatiboa; 18:00etan, kafe feminista eta mobilizaziorako materialaren prestaketa, San Anton plazan; 19:00etan, manifestazioa Juan Urrutia plazatik, Amurrioko Emakumeen* Sareak eta Mugimendu Feministak deituta.

    • Martxoak 9: 20:00etan, Yo lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada antzerkia, Amurrio Antzokian.

    • Martxoak 13: 18:00etan, poesia errezitaldia, Nagusin, Amurrioko literatura taldearen eskutik.

    • Martxoak 14: 18:30etan, El envejecer de las mujeres en clave feminista hitzaldia, Monica Ramosen eskutik, Nagusin.
  • Laudio:
    • Martxoak 7: emakumezkoen bertso saioa, 19:00etan Kasinoan, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Jone Uria eta Alaia Martin bertsolariekin. Gai-jartzailea: Uxue Diaz de Cerio.

    • Martxoak 8: 12:00etan, adierazpen instituzionala, herriko plazan; 13:00etan, Piezaz pieza etorkizun morea eraiki mosaikoa herriko ikastetxeetako ikasleen eskutik, plazan; 18:30ean, elkarretaratzea, Solastiar, Avillo, Jakaranda eta Etawasol emakume elkarteek deituta; eta 19:30ean, Laudioko Mugimendu Feministaren manifestazioa, herriko plazatik.

    • Martxoak 9: Paul B. Preciado filosofo eta trans ekintzaileak zuzendutako Orlando, mi biografía política dokumentalaren proiekzioa, 19:00etan La Milagrosa ikastetxean.

    • Martxoak 13: Ivanka antzezlan eta solasaldia, 19:00etan Kasinoan. Mikel Ayllonek idatzitako eta zuzendutako obra, Irati Agirreazkuenagak antzeztuta, eta Igor Arzuagaren musika eta soinu-giroarekin.

    • Martxoak 16: Bi Hotsak elkartearen kontzertua, 20:30ean La Granja kiroldegian.

    • Martxoak 20: zineforuma, 18:30ean Kasinoan. Udalerriko adineko emakumeei egindako sei elkarrizketez osatutako dokumentalaren proiekzioa. Ondoren, solasaldia Isabel Urkijo Azkarate zuzendariarekin eta elkarrizketatutako zenbait emakumerekin.

    • Martxoak 21: El Triunfo (Garaipena) antzezlanaren aurkezpena, 19:00etan Kasinoan, Solastiar elkartearen eskutik.
  • Artziniega:
    • Martxoak 7: Iñaki Markezen Palestina te queremos liburuaren aurkezpena, 18:30ean liburutegian.

    • Martxoak 8: 18:00etan, emakumeen argazkiak; 19:00etan, elkarretaratzea; eta 19:30ean, Mujereando Cabaret antzerkia. Ekitaldi guztiak frontoian.

    • Martxoak 12: 18:00etan, feminismoari buruzko hitzaldia liburutegian, Neus Albertosekin.

    • Martxoak 17: 15:30etik aurrera, emakumezkoen Artzikirola, Euskal Herriko I. Txapelketa, frontoian.

    • Martxoan zehar: ipuin saioak liburutegian.
  • Okondo:
    • Martxoak 7: 18:00etan, Okondoko emakumeei buruzko liburua egiteko prozesuaren aurkezpena, liburutegian.

    • Martxoak 8: 17:00etan elkarretaratzea, eskolan.
  • Aiara:
    • Martxoak 7: Pitonisa feminista umorezko antzerkia, 18:00etan Llantenoko Eskoletan.

    • Martxoak 8: 11:00etan, Inma Roiz idazlearen hitzaldia, Alday egoitzan; eta 18:00etan, elkarretaratzea Ferialean.

    • Martxoak 9: Micaela Portillari buruzko dokumentala, 17:00etan Menagaraiko Eskoletan.

    • Martxoak 27: Aiaraldea FEMprende bilera, 17:00etan Emakumeen Gelan.

  • Martxoak 17: 10:00etatik aurrera, Berdintasunaren aldeko V. Martxa (eskualde mailakoa), Laudio-Luiaondo-Amurrio.

AÑANA

  • Gaubea (informazioa eta izen-emateak Gaubeako udal liburutegian - 945 353 042 - biblioteca@valdegovia.com):
    • Martxoak 8: sormenezko idazketa tailerra, 18:00etatik 20:00etara Gaubeako udal liburutegian. 21:00etan, emakumeen afaria Angostoko kanpinean (30 euro); erreserbak udal liburutegian, martxoaren 6a baino lehen.

    • Martxoak 9Berdintasunaren aldeko II. Escape Room-a, udal gunean. 6-8 kideko taldeak, hiru txandatan: 10:30etik 16:30era, 12:00etatik 18:00etara, eta 13:30etik 19:30era.

    • Martxoak 13: berdintasunaren aldeko zineforuma, Ellas hablan (Women talking, Sarah Polley, 2022) filmaren proiekzioarekin, 17:30ean Gaubeako udal zinema aretoan.

  • Iruña Oka:
    • Martxoak 8: 19:00etan, elkarretaratzea Lehendakari Agirre plazan; 19:15ean, musika erritmoak eta dantza klasea; eta 20:15ean, Los Dar2 taldearen kontzertua.

    • Martxoak 9: 11:00etatik 14:00etara, ginkana frontoiaren kanpoaldean; 15:00etan, bazkaria frontoian; eta 16:30ean, DJ eta karaokea.
  • Lantaron: martxoaren 8an, Autozainketa: nire bizitza erdigunean solasaldia, 12:30ean Lantarongo udaletxean, Miriam Ocio Saenz de Buruagaren eskutik; eta martxoaren 9an, Trokolo Teatro konpainiaren ¡Dígameee! antzerkia, 19:00etan udaletxean.
  • Ribabellosa: martxoaren 8an, zineforuma Belen Lorbardaren eskutik, Verde gizarte etxean.
  • Pobes: martxoaren 8an, Torbellino Terueloren Con las manos en la masa antzerkia, 19:30ean gizarte zentro berrian.
  • Zanbrana: martxoaren 9an, Dora Galvezen La belleza que pesa bakarrizketa, 19:30ean Bergantzuko txokoan.
  • Langraiz Oka: martxoaren 15ean, Virginia Imazen Akelarre antzerkia, 19:30ean Iruña Okako gizarte etxean.
  • Añana: martxoaren 16an, Nayola filmaren (Afrikaldia) inguruko zineforuma, 18:30ean Gesaltza Añanako gizarte zentroan.
  • Berantevilla: martxoaren 16an, Pánico Escénico konpainiaren Gel de lucha antzerkia, 18:30ean udaletxean.
  • Armiñon: martxoaren 16an, Puto amor bakarrizketa Dora Galvezen eskutik, 19:30ean Armiñongo Gizarte Zentroan.
  • Kuartango: martxoaren 24an, Pez Limbo konpainiaren Daisy Crazy antzerkia, Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabalekin, 13:00etan Kuartangoko Antzokian.

ARABAKO ERRIOXA

  • Guardia:
    • Martxoak 8, 9 eta 10: Pintxo Feministen III. Lehiaketa.

    • Martxoak 8: 16:30ean, pankarta eta aurpegi-margoketa tailerra, Plaza Nagusian; 18:30ean, elkarretaratzea Paganoseko atarian; eta 19:30ean, eskualdeko manifestazioa herriko kaleetatik, eta manifestuaren irakurketa Plaza Nagusian.

  • Oion: 10:00etan, herria apaintzeko kedada; 11:00etan, manifestuaren irakurketa; 19:00etan, Confieso que he fingido antzerkia, zineman (doan); 20:00etan, elkarretaratzea Foru Pasealekuan; 20:15ean, trikitixekin girotutako manifestazioa; 20:45ean, manifestuaren irakurketa herriko plazan; 21:00etatik aurrera, triki-poteoa Irule Kultur Elkartearen eskutik; 22:00etan, zezen suzkoa; eta egun osoan zehar, photocall feminista.
  • Bastida:
    • Martxoak 8: 12:00etan, adierazpen instituzionala Bake Plazan; 18:30ean, rol-jokoa eta ipuin-kontaketa, ekitaldi aretoan.

    • Martxoak 9: 18:30ean, Bastidako Nesken manifestuaren irakurketa, Txoko Morean; 19:00etan, Ti-ta bakarrizketa, ekitaldi aretoan.

  • LAIA Eskola: udalerriz udalerriko jarduerak hilabete osoan zehar.

GORBEIALDEA

  • Gorbeialdeko Mugimendu Feminista (egitarau bateratua, Izarran): 15:00etan, bazkari ez-mistoa, Beheko Iturri txokoan; 16:30etik aurrera, ekintzak; 19:00etan, manifestazioa, Beheko Iturritik abiatuta; 20:00etan, triki-poteoa.
  • Aramaio: 18:00etan, umeentzako ipuin kontalaria, Kultur Etxean; 19:00etan, kalejira Kultur Etxetik abiatuta, Emkumeok* lurraren defentsan, desazkunde ekofeminista eta dekoloniala lelopean, Aramaioko Talde Feministak deituta; 19:15ean, ekitaldia plazan; 20:00etan, kalejira herriko plazatik. 21:30ean, afaria Añai tabernan. Horrez gain, udalak antolatutako jarduerak hilabete osoan zehar.
  • Urkabustaiz (udalak antolatutako jarduerak hilabete osoan zehar, herriko talde feministekin batera):
    • Martxoak 6: osasun mentalari eta generoari buruzko tailerra (gaztelaniaz), 18:00etatik 19:00etara kultura etxean. Irene Berta Santa Agullo Estereotipak elkarteko kideak dinamizatuta. Apirilaren 10ean eta maiatzaren 8an jarraipena izango du. Izen-emateak: estereotipak@gmail.com.

    • Martxoak 7: Super Ni ipuin kontaketa saioa, 5 urtetik gorakoentzat, Zirkugintza Kooperatibako Elssie Xalbadorren eskutik, 17:30ean liburutegian.

    • Martxoak 21: La vida en el centro desde el feminismo antimilitarista. La guerra empieza aquí hitzaldia, Emakumeok Gerraren Aurka Elkartearen eskutik, 18:00etan Kultur Etxean.

    • Irakurketa feministen gida: Urkabustaizko Udalak feminismoari eta LGTBIQ+ mugimenduari buruzko liburu ugari bildu ditu gida batean, euskaraz zein gaztelaniaz, eta adin guztietako pertsonei zuzendutako gomendioekin.
  • Zuia (udalak antolatutako jarduerak hilabete osoan zehar):
    • Martxoak 14: Autodefensa feminista: Más allá de decir no liburuaren aurkezpena, Maitena Monroyren eskutik, 18:30ean udaletxean.

    • Martxoak 17: Virginia Imazen Pronoia antzezlana, 18:30ean udaletxean. Sarrerak salgai daude Entradium plataforman.

    • Martxoak 22: Nerekin jolastu nahi? berdintasuna lantzeko ipuin kontaketa, 3 eta 5 urte arteko umeei zuzenduta, 17:30ean udaletxean.

LAUTADA

  • Agurain: eskualdeko manifestazioa, 19:00etan San Juan plazatik, Lautadako Mugimendu Feministak deituta. Ondoren, afaria eta jaialdia Latsarri Gaztetxean.
  • Asparrena: 10:30ean mural margoketa eta 12:30ean elkarretaratzea, Araiako plazan; 13:00etan, poteo feminista Araiako tabernetatik; 14:30ean, emakumeen* bazkaria Erre Pui Erren (apuntatzeko, Umandi eta Zubigain tabernetan).
  • Dulantzi: manifestazioa, 19:30ean M8 - Arrabal plazatik, Dulantziko Talde Feministak deituta.

MENDIALDEA

  • Kanpezu: 20:00etan, elkarretaratzea herriko plazan, Mendiandreak talde feministak deituta.
  • Maeztu: 12:00etan elkarretaratze instituzionala, Arraia-Maeztuko udaletxearen aurrean; eta 19:00etan, Mendiandreak talde feministak deitutako elkarretaratzea, okindegi zaharrean.

TREBIÑU

Zure herriko mobilizazioen berri eman nahi badiguzu, bidali mezu bat erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira. Horrez gain, honako formulario hau bete dezakezu ere.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide