⛅ EGURALDIA

Han-hemenka, bustiko du

Erredakzioa 2024ko martxoaren 8a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Aterkia eskura izan beharko da asteburu osoan zehar, euri txikiekin batera ekaitzek ere jo dezaketelako.

Zerua hodei askorekin agertuko zaigu astea bukatzeko, eta, batez ere arratsaldetik aurrera, euri txikia egin dezake. Haizea aurreko egunetako osagaian mantenduko da, hegoaldetik ufa eginez, baina indar gehiagorekin egingo du. Tenperaturen tartean ez da demaseko aldaketarik espero, hiriburuan 3 eta 10 gradu artekoan ibiliko baita.

Asteburua berdinetan ibiliko da, hodei askorekin eta euria egiteko aukerekin. Trumoi ekaitzak izan daitezke ere asteburu osoan zehar, baina batez ere igandean dago horiek jotzeko aukera gehien. Horiekin batera etorriko dira ere haize bolada gogorrak. Termometroan, ordea, ez da aldaketa askorik espero, hurrenez hurren larunbat eta igandean 4/11 eta 3/13 gradu arteko tenperaturak izango bide ditugulako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago