2023ko Urrezko Zeledona aintzatespena jasoko duen pertsonaren hautagaitzak aurkezteko epea ireki du izen bereko elkarteak.
Maiatzaren 31ra arte aurkeztu daitezke proposamenak. Aurkezpena errazteko, hautagaitzak posta elektronikoz bidali beharko dira celedonesdeorosaria@gmail.com helbidera.
"Urrezko Zeledona golardoarekin urtero sarituko dira Gasteiz Hiria eta Arabaren alde egindako zerbitzuengatik nabarmendu diren pertsona biziak edo entitateak", zehaztu dute oinarrietan. "Hau da, bizileku eta denbora muga barik, edozein kultura-, giza-, arte-, edo zientzia arlotan Gasteizen eta Arabaren prestigioaren eta izen onaren mesedetan egin dutenagatik".