⛅ EGURALDIA

Urdintzera

Erredakzioa 2024ko martxoaren 6a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro eguzkitsua gailenduko da gaur zein bihar, baina gauez eta goizean goiz izotzari adi egon beharko zaio.

Zenbait puntutan izotzarekin hasi da eguna —abisu hori ezarrita du horregatik Euskalmetek, 10:00ak arte—, baina gaurkoa egun eguzkitsua izatea espero da. Erdi eta goi mailako hodei batzuek baino ez dute zipriztinduko ortzia. Haizeak hego-ekialdetik joko du, ahul bizi. Eguneko tarte termikoa 0 graduan abiatu eta gehienez 14 gradura igoko da.

Biharko, antzeko iragarpena aurreratu dute: hodei gutxirekin mantenduko da eguna, goizean goizeko lainoak kenduta. Hodeiak erdi eta goi mailan geratuko dira, eta Eolok ez du aparteko indarrik izango. Euskalmetek izotza errepikatzeko aukeraz ohartarazi du, baina minimoak dezente igoko dira AEMETen arabera, hiriburuan 4 eta 14 gradu artean geratuz.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago