⛅ EGURALDIA

Grisak aldenduko dira

Erredakzioa 2024ko martxoaren 5a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Azken egunotako hodeiak atzean geratuko dira astearen erdialdean, eta ostarte zabalak irekiko dira.

 
 

 

 

Ostarteak eta hodeiak tartekatuko ditu astearteak. AEMETen arabera, goizean garbiago egongo da, baina arratsaldean hodei gehiago pilatuko dira. Goizean Eolok mendebaldetik egingo du, ahul bizi, eta arratsaldean ipar osagaia hartuko du, indarra galduz. Izotzarekin tentuz ibili beharko da. Gasteizen 0 eta 12 gradu arteko aldeak ikusiko ditugu termometroan.

Asteazken goizean lainoak agertu daitezke, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da, eta Lorenzo ikusi ahalko da. Erdi eta goi mailako hodeiak pasako dira. Haizea ahul-bizi ariko da, gehienetan hegoaldetik. Minimoek 0 graduren langa behetik pasako dute, eguneko tartea -1 eta 14 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago