⛅ EGURALDIA

Giro hodeitsu eta haizetsua

Erredakzioa 2024ko mar. 4a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak eta euri txikiak izango ditugu datozen orduetan. Elurrak atzera egingo du, 1.000 metroren langatik gora kokatuz.

Lanbroekin abiatu daiteke astea, eta goizean zerua hodeitsu mantenduko da. Euri txikia egin dezake, eta zenbait lekutan ertaina izan daiteke, batez ere arratsaldean. Elurrarekin ez da aparteko arazorik espero, kota 1.000-1.200 metroren bueltan egongo delako. Eolok goizean hegotik egingo du ufa, eta mendebaldetik arratsaldean. Bolada oso gogorrak izan ditzake. Adi egon beharko zaio izotzari, tenperaturen tartea -1 eta 14 gradu artean ibiliko delako.

Giro goibelak bihar ere izango du segida, zeru oso hodeitsuak espero baitira. Elur kotak gorantzako bidean jarraituko du, eta 1.100-1.300 metro inguruan kokatuko da. Norabide aldakorreko haize gogorra errepikatuko da, batez ere goizean. Hotz handiagoa izango dugu, galinstanoa Gasteizen 0 eta 11 gradu artean baino ez delako mugituko .

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide