⛅ EGURALDIA

Hotza, euria eta elurra aukeran

Erredakzioa 2024ko mar. 1a, 08:35
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Asteburuan giro goibelak segituko du gurean. Elur kota 800 metroan kokatu dute gaurkorako, eta igandean 600 metrora jaitsi daiteke.

Atzokoaren segida izango da gaurkoa, Euskalmeten arabera: goizean lainoak agertuko dira, eta, ondoren, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Eguerditik aurrera hodeiak ugarituko dira, oso hodeitsu geratu arte. Abisu horia eman dute elurragatik, kota 800-1000 metro inguruan bota dezakeelako. Haizea ahul-bizi ariko da, batez ere mendebaldetik, eta batzuetan zakartu daiteke. Izotzari ere adi egon beharko zaio, 0 eta 12 gradu arteko aldea izango baita.

Asteburuan gauzak ez dira larregi aldatuko. Bai larunbat zein igandean zeru oso hodeitsuak espero dira. Larunbat arratsaldean eta igande goizean bereziki egon daitezke prezipitazioak; larunbat arratsaldean txingor gisa ere erori daiteke, trumoi ekaitzetan. Igande goizean elur kota 600-800 metroan ibili daiteke, baina arratsaldean 1.500 metro inguruan kokatuko da. Hurrenez hurren, hiriburuan 1/10 eta -2/8 gradu arteko tenperaturak egongo dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide