⛅ EGURALDIA

Menia goizez izango da

Erredakzioa 2024ko ots. 29a, 08:51
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gauean elurra bueltatu daiteke, baina, egitekotan, ez omen da 800 metrotik jaitsiko. Abisu horia eman dute horregatik.

Goiz lanbroa agertuko du gaur, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da goizean. Arratsaldetik aurrera hodei horiek trinkotuko dira, zerua oso hodeitsu edo estalita geratu arte. Euri txikia iragarri dute ordurako. Gauarekin batera elurra ere etor daiteke, eta, badaezpada, Euskalmetek abisu horia eman du 21:00etatik 00:00ra arte. Elur kota 800-1.000 metrora jaitsi daiteke. Haizea ahul-bizi ibiliko da, eta eguneko tartea Gasteizen 2 eta 13 gradu artekoa izango da.

Biharko ia-ia iragarpen berdina egin dute: lainoak eta ostarteak goizean, eta giro ilunagoa arratsaldean, hodei gehiagorekin. Haizea zakarrago ariko da. Horrez gain, zenbait tokitan izotza sortu daiteke, tenperaturak 0 eta 12 gradu artean mugituko direlako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide