Atzo ibaietan pilatutako urek biltzen segitzeko aukera izango dute gaur, zeru hodeitsurekin eta zaparradekin jarraituko dugulako. Momentuz (08:45) baina, Euskalmetek ez du abisu berezirik eman bere webgune ofizialean. Bolada gogorrak botako dituen ipar eta ipar-mendebaldeko haizea ariko da. Tenperaturen tartea 3 eta 11 gradu artean ibiliko da hiriburuan, sentsazio termikoa -1 gradura iritsi badaiteke ere.
Bihar goiz lanbroak espero izatekoak dira, eta goizak menia pixka bat emango badu ere, arratsalde partean hodeiak ugarituko dira berriro, ortzia estaltzeraino. Orduan euri txikia ere bota dezake. Haizea dezente baretuko da, eta tenperaturen tartea 1 eta 12 gradu artekoa izango da.