⛅ EGURALDIA

Goibel jarraituko du

Erredakzioa 2024ko otsailaren 26a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldetik aurrera euria egingo du, eta bihar arratsaldera arte giro nahasia geratuko da.

Tarteka zeru hodeitsuekin eta noizbehinkako euriekin hasiko da eguna. Eguerditik aurrera, baina, euria "etengabe" egingo duela iragarri du Euskalmetek. Mendebaldeko haizea ariko da, eta iparretikoa arratsaldean, bolada gogorrekin. Termometroari dagokionez, 2 eta 9 gradu arteko aldea iragarri dute Gasteizerako.

Astelehen arratsaldean finkatutako giroak segida izango du astearte goizean: goibel eta euritsu egongo bide da. Arratsaldetik aurrera, ordea, atertzera joko du, eta ostarteak zabalduko dira. Haizete indartsuak mantenduko dira, ipar eta ipar-mendebaldetik. Hotza izango da nagusi, alde termikoa 2 eta 6 gradu artekoa izango baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago