⛅ EGURALDIA

Haizeteei adi, biharko elurraren zain

Erredakzioa 2024ko ots. 22a, 08:35
Argazkia: SAIOA PEREZ DE MUNIAIN / ALEA

Gaur haize indartsuak izango ditugu, eta bihar mendialdeko eskualdeak zuritu daitezke, elur kota 800 metroren bueltan egon daitekeela uste dutelako.

Hodeiak sartzen hasiko dira egunaren lehen partean, eta arratsaldean ugariko dira, oso hodeitsu edo estalita geratu arte. Euri txikia ere egin dezake arratsaldean. Antza, azken orduetan atertzera egingo du berriro, meteorologoak erotu ez badira. Hodeiekin batera haizete indartsuak etorriko dira; hori dela-eta, abisu horia eman du Euskalmetek, 15:00ak arte: haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haize boladek; haizegune ez direnetan, berriz, 60-80 km/h ingurukoak kalkulatu dituzte. Tenperaturei dagokienez, errusiar mendian ariko gara, 0 eta 17 gradu arteko tarte zabalekin.

Ostiralean elurra omen dator, baina mendian gora geratuko da. Hortaz, abisu horia errepikatuko da, baina oraingoan elurragatik. Aurreikuspenek diote elur kota 800 metroan kokatuko dela. Bereziki goizean zaparrada txikiak egongo dira, baina arratsaldean trumoi ekaitzak egon daitezkeela ere ohartarazi dute. Haize indartsuak ere egongo omen dira, baina informazio hau egiteko unean Euskalmetek ez du eman haizeagatiko abisurik biharko. Termometroetan, maximoak amilduko dira, eguneko tartea 1 eta 11 gradu artean geratuko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide