⛅ EGURALDIA

Aldaketa bide dator

Erredakzioa 2024ko ots. 21a, 08:40

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Otsaileko udaberri txikia atzean utziko dugu datozen orduetan, hodeitzak azalduko direlako; euri txikia ere egin dezake arratsetik aurrera.

Goizean lanbroak agertuko dira, baina, horiek altxatzean zerua ez da garbi geratuko. Kontrara, Euskalmeten arabera, zerua oso hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Eolo hego-mendebaldetik arikoa da, eta tenperaturen tartea Gasteizen 3 eta 17 gradu artekoa izango da.

Bezperako agertoki hori bere horretan mantenduko da bihar, erdi eta goi mailako hodeiekin. Egunaren erdirako zerua estalita geratuko da, eta arratsetik aurrera euria egiteko aukerak egongo dira. Hego-mendebaldeko osagaian geratuko da haizea, eta zakar joko du. Arratsaldean ipar-mendebaldeko osagaia hartuko du. Tenperaturei dagokienez, hotz handiagoa egingo du gauez eta goizean goiz, eguneko tartea 1 eta 16 gradu artekoa izango baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago